XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kistar ikaskija

Esan neutsun, ene irakurrle Kistarra, JAUNGOIKO ZALE'n. 12g. zenbakijan, ziñesbagatasurtak gixonen adimenan zabaltzen: daben itsutasuna, bere lenengo aurra legez, eztala txiki-txikia ta edozelakua, aundi-aundia ta osoz kaltekorra baño.

Ba, itsutasuna gixon adimenan, bere begietan lez, kalte aundikua ba da ziñeskintza gauzetan; ezta txikiagua, ziñesbagatasunak bere bigarren aurr edo semia lez, gixonen biotzan sortzen dauen gogorrkeri ta ustelkeria.

Bata-bestiari alkarr deitu ta yarraitzen dautsiela esan geinke ziñesbagatasunaren seme gustiak, txarrak txarrari lez, gaixuak gaixuari lez, ta pistia itxusiak, pistia itxusiari lez.

Ziñesbakuen: biotz gogorr eta ustela euren izkeran edo berbetan be, ezaun-ezauna ixan oi da, Faraon bakaldun deungiaren antzera baño eztakielako itz eiten.

Bakaldun orrek esaten eban: ?norr da Jauna, nik bere deia entzun daidantzat? Eztazaut (eztot ezautzen) Jauna.

(Exod. V.2.) Ziñesbakuak eztauko (gaiztokeriz ziñesbakua dalako) goitiko maittetasun zindo-garbirik agintza ta gauza deun itzalgarrientzat bere biotzan, gixa-biotza zindotu, garbitu, ederrtu ta onduten daben maitasuna, gauza deun gustien iturritik jayoten dalako, ta ez Jainguaren eta Bere irakatsi ta aginduen gorrototik.

Augaitik, ziñesbakuen biotz gogorr eta ustelak atsegintzen dira, Jainko ta gauza deun gustiari gorroto bixi bat ixan eta agertzian; noberekeria, nasaikeria ta gaiztokeria agurrtu, maittatu ta jainkotutian; amesezko ta zorakerizko guzurr pillo bat balitz lez, katolikotasunaren kaltez biraurik baltzenak esan eta gurarik zittalenak erakustian;

gixartean maittetasuna, errukia, onduguria ta lotsia alkarrentzat zabaldu ta irakatsi biarrian, gorrotua, errukirik eza, gaizguria, lotsagaldukeria ta ondasunen kaltezko gudia zabaldu ta irakastian; ta oindiñok txarragua dana, nausiaguentzat lotsia ta itzala, ta agimendunentzat menbetasuna barik, ziñesbakuek gustia bestera irakatsi ta egiten dabe, nausiauei lotsarik eta itzalik artun ezaz; eta agimendunei, euren agimena ezautu nai ezaz; elexa legez einddako ezkontza deunak, euren naikeriz ausiyaz, eta gixon eta erriak naztu ta itxulaztuta; alkarr oso galtzeko gudea eurei ipiniaz.

Ene kistarr irakurrlea: aulakoxeak dira ziñesbakuen biotz gogorr eta ustelen gurari, asmu ta ustekai edo ideak.

Obiak ezin leikez ixan, aragiaren gogoz bakarrik gixonak dagizan egipenak, Jainkuaren ziñesmenari ta Bere agintzai iges einda.

Aragiaren egipenak ondo dakiguz zeintzuk diran, griña okerrak utsik agintari dirala.

Eta ziñesbakuak eztabe ija ezautzen besterik.

!Etzauz; irakurrle ona, ziñesbagatasunak gixonen biotzan ezarrten daben gogorrkeri ta ustelkeriak; arima azurrera artian bildurrtzen?

Oldoztu edo pensau egizu ondo ondo zeure baittan.

Eta biotza zindotu ta samurrtzen daben gustia... billatu.

(Jarraituko dau)

KEPA